viernes, 23 de diciembre de 2016

EUSKARAREN EGUNA

Abenduaren 13an eskolan Euskararen eguna ospatu genuen arratsaldean zehar. Hasiera batean, LHko ikasleek Ainizerekin prestatutako abesti eta dantza bat eskaini ziguten denei, polit polita (bideoarekin arazoak izan ditugu eta ezin dizuegu eskaini), honen ostean Josunek akordeoiaren doinuarekin alaitu gintuen, euskararen inguruko hainbat abesti joz.
Ondoren, herriko plazara atera ginen euskararen inguruko mural batzuk margotzera, handienak euskara beraientzako zer den idatzi edo marraztu zuten esaldi oso polit eta hunkigarriak idatziz eta txikienak manleyekin margotzen ibili ziren, baita aurpegiak margotzen ere.
Arratsalde ederra pasa genuen. Hona hemen argazkitxo batzuk...








No hay comentarios:

Publicar un comentario